ALBISTEAK
Azpeitiarrek 225 proposamen eta ekarpen egin dituzte 2015eko aurrekontuetarako
- Kategoria: Albisteak
- Noiz sortua: Astelehena, 01 Abendua 2014 18:57
2015eko aurrekontuak osatzeko prozesua abian jarri zuen Udalak azaroan. Honela, asmoak eta helburuak herritarrei agertzeko 7 bilera egin dira; orokorra, auzoekin eta eragileekin. Era berean, herritarren ekarpen eta iritziak jasotzea garrantzitsua da Udal Gobernuarentzat eta baliabide desberdinak jarri dira azpeitiarren eskura euren ekarpenak egin ahal izateko; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honen bidez edota bileratan parte hartu ahal izan da. Eta jasotako ekarpenak ugariak izan dira, 225 guztira. "Proposamen horiek banan bana aztertzen ari gara, eta guztiak hartuko ditugu kontutan aurrekontuak osatzeko orduan", agertu du Udal Gobernuak. Hona hemen herritarrek egindako ekarpen guztien zerrenda.