Denon artean - Jasotako proposamenak http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri Tue, 25 Apr 2017 22:56:27 +0000 eu-es Etxebeltz http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/150-herri-barruko-auzuneak/126-etxebeltz http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/150-herri-barruko-auzuneak/126-etxebeltz

Kaixo ta egunon deizuela!!!
Ni Etxebeltz-izarran bizi naizen gazte bat naiz, ta herritar bezela aportaziyo bat egin nahi nuke gure auzo berri honen inguruen. Aurreko baten "denon artean"ek deitutako bilera batea jun nitzen, konkretuki Etxebeltz-izarra ta sanjuandegi auzuen ingurukoa. Eta esanberra dauket oso hasarre atea nintzela bertatik. Lenengo ta behin esan, udal gobernuentzako eztula bate erreza izanber bilera hauek egitie ta ulertzen detela zailtasune, baño auzo edo barriyo bakoitzek behar desberdinek dituztela ikusita, beste era batea einberko litzekela iruitzen zait, auzo bakoitzen beharrak ondo aztertzeko. Gure auzuei dagokiyonez, oso bilera eskasa iruitu ziten, hau da, benetan kezkatzen gaituzten gayen inguruen bate etzala sakondu iruitzen zait, ta hori gai ordenien zeudela. Bai zubiyen inguruko gaye ta baita haur-parke baten inguruko gayere. Zubiyen inguruen zentraute esan, udalak informau ziguna sanjuandei ta gure auzue lotzeko einberreko zubiyen ejekuziyue aurkeztu zala, plano ta obra hasierako fetxak eta guzti (aurtengo abuztuen). Nik uste det, zubiyen posibilidade hori estrategikoki, ekonomikoki eta sozialki oso garrantzitsue dala bai gure auzue ta baita azpeitintzat e orokorrien, eta ondo aztertuberreko eta eztabaidauberreko gaye dala konbentziute nao. Bestela gero arazuek sortzen dieneien berandu izatea, ta oin dala garaye iruitze zait guzti hau debatitzeko. Gainea usten det zuek e hortako nahiko dituzuela "denon artean" bezelako iniziatibak martxan jarri, asike nik aportaziyo hori nahiko nuke egin zuekiko errespetu guztiyekin. Bilera hortan auzotar batzuk kejau giñen zubi horren ejekuziyuek ekarriko zituen ondoriyuen inguruen, hau da, trafikue gure barriyotik bideratzie (auto naiz autubusentzat), atzeko bidie peatonalizatziez, etb. Auzue diseñaute daon bezela ikusita, kriston astakeye iruitzen zait trafikuek eragingo duen kaltie guretzat. Obrak arazo konkretu bati soluziyue emateko baldin badie, zubiye planteatzean bezela ein ta gero horrek arazo haundiyo ekartzen badu, hobe ez eitie edo beste era batea planteatzie. Ta bestetik bi auzuek bat eitie nahi bada zubi peatonalan aukerie zergaitik ezta aztertzen?? Obrak e merkio izango ziela iruitzen zait, ta oinezkuei emango liyoke lehentasune. Gainea inguru hortan badauzkeu bai bide gorriye, bai trafikue ibiltzeko karreterie einda, etb. ta infraestruktura hoyek hobetuta nere uste apalien eztao kriston obraik einberrik. Esan ni eznaizela ez infraestrukturatan teknikue ta eztare tekniko urbanistikuere, baño bertan bizi naiz ta gauzek hola eztiela eiten iruitzen zait. Nik e eztakit igual nola einberkoien gauzek, baño ondo aztertu ta eztabaidau berdiela badakit behintzet. Hortako ikustet nik "denon artean" egitasmue. Denon artean erabakik onena hartzeko instrumentu bezela ain zuzen. Eta bilera hartan jaso nuena etzan izen hori. Udal gobernuek erabakita zauken plan bat auzotarrai aurkezteko bilera bat izan zan ta horrek mintzen nau geyenbat. Horreatik idazten det proposamen hau. Alde batetik nere hasarrie adierazteko, ta bestetik aportatzeko eta laguntzeko. Hainbat galdera dauzket eiteko ta modu hontan zaile dala ikusten detenez, udaletxea jun ta zuekin hitzein nahi nuke gai honen inguruen.
Zuen erantzunen zai geratzen naiz. Aldez aurretik eskerrik asko aukera hau emateatik, ondo izen!!!

]]>
komunikazioa@azpeitia.net (Kristina) Herri-barruko auzuneak Fri, 15 Feb 2013 11:16:53 +0000
Euskalerria http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/150-herri-barruko-auzuneak/125-euskalerria http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/150-herri-barruko-auzuneak/125-euskalerria

Euskalerria kalean, haurtzaindegiko atari aurrean dagoen lur sailarekin zer asmo dezuten jakin nahi nuke.
Orain dagoen egoera ez da batere egokia, zeren lokatzez, eta goizeko ordu txikietako kamioi zaratez aspertuta gaude auzokideok.
Obretako zabortegi bezela ere zari zarri erabiltzen du kontratisten batek, eta arrotzen duen hautsa indezentea da. Barrakeroen hotel eta komun publiko gisa ere erabiltzen da hainbat festetan, inoren zaintzarik gabe.
Inguruko belarra behar denean moztea ere zaintzea komeni da, ez orain bezela amazonia bihurtuz hainbat garaitan.
Kamioien aparkaleku jarraitu behar badu, egokitu, gutxienez asfaltatuz.
Nere proposamena: zelai berdea prestatu, bere zuhaitz, komun eta eserlekuz osatuz, Kontu izan egunero haur eta gurasoak inguruan egon eta pasiatzen direla.

]]>
komunikazioa@azpeitia.net (Kristina) Herri-barruko auzuneak Tue, 05 Feb 2013 11:09:00 +0000
Datorren asteazkenean, igerilekuko erabiltzaileekin bilera irekiak egingo dira http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/154-kirolak/144-datorren-asteazkenean-igerilekuko-erabiltzaileekin-bilera-irekiak-egingo-dira http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/154-kirolak/144-datorren-asteazkenean-igerilekuko-erabiltzaileekin-bilera-irekiak-egingo-dira

IMG 3828

Herritarrekin eta eragileekin elkarlana sendotzeko konpromisoa hartu du Udalak agintaldi honetan, eta kirol sailean ere bide hori sendotu nahi da. Kirol mahaia dago, orain 8 urte martxan jarri zena. Urte hauetan ibilbide propioa egin du, eta kirol elkarteak batzen dira, batik bat, bertan. Estitxu Elduaien kiroletako batzordeburuak azaldu duenez, "kirol esparruaren hanka bat da, ordea, kirol elkarteena, eta elkarteez haratago, kirola eta ariketa fisikoa egiten duten ehunka herritar daude Azpeitian. Haiengana iristea da orain erronka". Horretarako, hilaren 13an, bilera irekiak egingo dira igerilekuko erabiltzaileekin.

Norbanakoengana iristeko ahalegina eginga da orain, eta bereziki igerilekuko kirolgunearen erabiltzaileengana iristekoa. Gunea berritu zela urtea betetzear dagoen honetan, "bertako erabiltzaileekin bildu eta beren iritzia eta balorazioa jaso nahi ditugu. Egindako aldaketak baloratu eta zertan hobetu daitekeen aztertu nahi dugu, bertako erabiltzaieekin batera: zertan asmatu den eta zerren beharra dagoen ikusi, eta ahal den neurrian hobetzeko", jarraitu du.

]]>
komunikazioa@azpeitia.net (Kristina) Kirolak Mon, 11 Apr 2016 09:55:06 +0000
Farolak http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/164-besteak/124-farolak http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/164-besteak/124-farolak

Egun on. Agirre auzotik idazten det: 2012-10-30ean, web hontan bertan idatzi nuen Bereziartua medikuaren kontsulta urrean dagoen farola bat izurrauta dagoela eta konpontzeko eskatzen. 2012-11-19an Udaletxeko sarreran egoten den pertsonari berdina eskatu nion. Orain Bereziartua medikuaren sarrerakoaz gain, bere ondoan dauden etxe unifamiliarren ondoko beste farola bat izurrauta dago. Umeak ditugunok eskertuko genuke hauek konpontzea. Eskerrik asko.

]]>
komunikazioa@azpeitia.net (Kristina) Besteak Tue, 05 Feb 2013 11:08:13 +0000
Zaborrak http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/164-besteak/121-zaborrak http://denonartean.eus/proposamenak/irakurri/164-besteak/121-zaborrak

Arzubia 37an bizi gara, garmendipe futbol zelaiaren aurrean. an edukiontzi berde bat eta horia eta urdina garmendiko aldapan dagoen isleta - rotondan. Ez olioarenik, ez organikoarentzat ezer. Gure etxepean erreziklatzeko metro horiek egiten ditugun bakarrak garela uste dut... Erreztuta ere nahiko alperra da jendea baino edukiontzirik ez badago gertu, zero... Inguruan bide gorria eta espaloiak egiten ari dira eta auzoa benetan txukuntzeko zaborrarentzat lekua eskatuko nuke... Eskatzea libre! eskerrikasko!!

]]>
komunikazioa@azpeitia.net (Kristina) Besteak Tue, 29 Jan 2013 10:14:03 +0000