Layout

Cpanel

Azpeitia Gobernu Irekia

Azpeitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri du martxan. Herritarrekin eta herritarrentzat elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. Udal Gobernu irekia izan nahi du, elkarrizketan, parte hartzean, elkarlanean eta gardentasunean oinarrituta.
Parte hartzea sustatzeko, bideratzeko eta bultzatzeko hainbat ekimen jarri ditu martxan Azpeitiko udalak. Besteak beste, aurrekontu parte-hartzaileak sustatu nahi ditu eta horretarako Internet bidez herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzena indartzeko erreminta da webgune hau. Azpeitiarrei udal aurrekontuei begira, euren proposamenak egiteko aukera emango zaie webgune honen bidez, eta banan-bana erantzuteko konpromisoa hartzen du. Ekarpen horiek eta emandako erantzunak publiko egingo ditu, gainera.

Beti ere errespetuz egindakoak badira. Irain, deskalifikazio eta bestelako jarrerak ez ditu onartuko Udalak. Gisa horretako mezuak ez ditu publikatuko.

Zu hemen zaude: Home Azpeitia Gobernu Irekia

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut