Layout

Cpanel

ALBISTEAK

2016ko aurrekontuak osatzeari ekin dio Udalak eta dagoeneko, aurreneko bilerak egin ditu

bileragizarte2015

2016ko aurrekontuak eta legegintzaldiko asmoak herritarrekin elkarlanean lantzen ari da Udala.

Hainbat bidetatik ari da egiten:

Buzoiak eta webgunea: herritarren lehenbiziko iritzi eta proposamenak bildu dira kaleko buzoien eta webgunearen bidez. Orain arte, 30 ekarpen baino gehiago jaso ditugu eta ekarpenak egiteko azken aukera asteburu hau izango dela gogoratu nahi dugu.
Bilerak eragileekin: aurreneko bilerak egin dira jada. Hala, kirol, festa eta gizarte zerbitzuetako eragile eta taldeekin eta Matxinbenta eta Elosiaga auzoetan bilerak egin dituzte jada udal ordezkariek hauen ekarpenak jaso eta legegintzaldirako asmoak agertzeko. Hurrengo astean, bilera gehiago egingo dira; Aratz Errekan, Nuarben, Urrestillan eta Lasaon.

Auzo alkateak aukeratzen: hurrengo astean egingo diren auzoetako bilera hauetan, aurrekontuaz gain, auzo-alkateak aukeratuko dira, hautagairik ez baita agertu horretarako zabaldutako izen-emate epean zehar.
Urtea amaitzerako, azkeneko pausoa: Abenduak 23 herritarrekin bilera zabala. Behin proposamen guztiak jasota, zirriborro bat egingo du Udalak eta abenduaren 23an egingo den bilera irekian aurkeztuko du herritarren aurrean. Era berean, herritarren azken proposamenak jasoko ditu. Bilera horren ondoren, azken zirriborro hori osatu eta urtea amaitzerako aurrekontuak onartzeko asmoa du.

Bileretan parte hartu eta euren proposamenak egitera gonbidatu nahi ditu Udalak herritarrak, datorren urteko aurrekontuetan herritarren premiek eta iritziek ahalik eta isla gehien izan dezaten eta aurrera begirako planteamendua ere denon artean egiteko.

Animatu eta har ezazu parte!

Zu hemen zaude: Home Albisteak 2016ko aurrekontuak osatzeari ekin dio Udalak eta dagoeneko, aurreneko bilerak egin ditu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut