Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Galdetegiak banatu eta buzoiak jarri ditu Udalak, herritarrek 2016ko aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko

buzoieDA16

2016ko aurrekontuak osatzeko prozesua abian da jada. Aurreko urteetan bezala, Denon Artean prozesuaren bidez herritarren iritzi eta ekarpenak bildu nahi ditu Udalak eta horretarako, baliabide desberdinak jarri dira herritarren eskura. Herritarrek dituzten behar eta nahiak entzun eta jasotzea ezinbestekoa da aurrekontuak osatzeko garaian eta horregatik, galdetegiak banatzen hasi gara etxez etxe. Gainera, buzoiak ere jarri dira kaleetan herritarrei bidea errazteko. Buzoiak abenduaren 11 arte egongo dira herriko hainbat auzotan. Udaleko sarreran, liburutegian eta igerilekuan dauden buzoi iraunkorrak ere erabil daitezke.

Horrez gain, webgunean ere atal berezitua ireki dugu horretarako, batetik, azpeitia.eus eta bestetik, denonartean.eus webguneen bidez eman ahal da iritzia. Azpeitiko Udala erriko eragileekin ere bilduko da, alorrez alor. Kirola, kultura, hezkuntza, gazteria, euskara, berdintasuna, jaiak, eta bestelako eragileekin hitz egingo dute, aurrekontuak ez ezik, hasi berri den legegintzaldirako asmoak jorratzeko.

“Azpeitia hobeagoa egiteko beharrezkoa da herritarren iritzia jasotzea eta lan horretan bidelagun izan nahi ditugu azpeitiarrak. Jarraitu dezagun Azpeitia elkarlanean hobetzen. Emaiguzu zure iritzia eta egin zure ekarpena, guztion beharren araberako herria eraikitzen jarraitu dezagun”, agertu dute Udal ordezkariek.

Animatu eta egin zure ekarpena!

Zu hemen zaude: Home Albisteak Galdetegiak banatu eta buzoiak jarri ditu Udalak, herritarrek 2016ko aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut