Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Azpeitiarrek ekonomia eta gizarte zerbitzuak lehenetsi dituzte 2015ko aurrekontuetarako

DA2015balorazioa

Denon Artean 2015 prozesuari amaiera eman zaio eta Azpeitiko Udalak balorazio positiboa egin du. Aurten zazpi bilera egin dira: bilera zabal bat, herritarrekin, beste bilera zabal bat, herriko talde eta eragileekin, bost bilera auzo ezberdinetako herrietarrekin: Nuarbe, Aratz Erreka, Urrestilla, Lasao eta Matxinbentan. Bilera hauetan, Udalak datorren urtera begirako dituen asmoak azaldu ditu, eta baita 2025erako plan estrategikoaren ingurukoak ere. Era berean, herritarren ideiak eta ekarpenak jasotzea nahi izan dugu aurten ere, herritarren beharrak hobeto ezagutu eta behar horien araberako herria eraikitzen segitzeko. Guztira 225 ekarpen bildu ditugu eta nabarmentzekoa da herritarren beharren lehentasunak, ekonomiaren eta gizarte beharren ingurukoak direla. Eta, Udalaren eskumen propioan, hau da herriko azpiegituretan.

"Proposamen horiek aztertu, beste lehentasunekin batera, osatu ditugu eta egingarriak direnak aurtengo aurrekontu proiektuan sartu dira: Sustapen ekonomiko partida, Gazteentzak alokairurako laguntzak, Bidegorri sarea indartu eta Urrestillarakoa egin, Herriko sarrera txukundu, Autokarabana gunea, Gizarte laguntzak...", aurreratu du Udal Gobernuak.

Elkarlana eta gardentasuna

Urtez urte Denon Artean prozesuarekin emandako pausoak indartu dira eta Udal Gobernua pozik agertu da herritarren aldetik jasotako erantzunarekin: "Denon Arteanen funtsa da herria herritarrekin elkarlanean eraikitzea, eta bide horretan aurten beste pausu bat eman dugulako gustura gaude emaitzarekin. Elkarlanean oinarritzen da gure herria egiteko filosofia, eta horretan ari gara. Bide hauetan jorratzeko eskatu digute, gainera herritarrek, horretan segitzeko konpromisoa hartzen dugu. Pixkanaka pixakana herrian partaidetza kultura indartzen ari dela ikusten ari da, bai Denon Arteanean, bai martxan ditugun mahai ezberdinetan eta baita egindako galdeketan ere, eta hori oso pozgarria da guretzat".

Horrez gain, Denon Artean gardentasun ariketa bat ere bada, Udaletik zer, nola eta zergatik egiten ari garen herritarrei azaldu eta haien arabera egiteko ariketa bat, eta horretan ere sakontzean ari garelako gustura gaude. "Bidea egiten ari gara, eta eginez ikasten dela kontuan hartuta, badakigu hobetzeko kontuak ere baditugula. Adibidez, loiolatarrek esan digute eurak ere auzo gisa kontsideratzea nahiko luketela Denon Arteanen bileren barruan, bileretako deialdiak berriz, ez zaizkie herritar guztiei iritsi... Horiek guztiak hobetzea izango da orain erronka".

Bukatzeko, eskerrak eman nahi zaizkie bai bileretan bai bestelako bideen bidez parte hartu duten eta parte hartzen ari diren herritar guztiei, eta hemendik aurrera bidelagun izatea nahi dugula esan nahi diegu. Azpeitia elkarrekin eraikitzeko ezinbestekoa da zuen parte hartzea eta horri esker politika eraginkorragoa egingo dugula seguru gaudelako, eskerrik asko.

Zu hemen zaude: Home Albisteak Azpeitiarrek ekonomia eta gizarte zerbitzuak lehenetsi dituzte 2015ko aurrekontuetarako

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut