Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen bilerak egin dira jada

denonarteanherritar

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan, aurreneko bilerak egin ditu jada Udalak. Honela, Matxinbenta, Aratz Erreka eta Nuarbe auzoetan egin dira bilerak dagoeneko, eta herritarrekin beste bilera zabal bat ere bai, asteazkenean, Betharram aretoan. Orain arte egindako bileretan 60 herritar baino gehiagorekin hitz egin du udalak, eta haiek egindako proposamenak jaso ditu.

Hurrengo astean beste hiru bilera egingo dira: azaroak 19, eragileekin bilduko da Udala 19:00etan Betharramen, eta herriko talde eta eragileetako ordezkari guztiei zabalduta egongo da. Era berean, astelehenean (azaroak 17) Urrestillan egingo da bilera eta ostegunean (azaroak 20) aldiz, Lasaon.

Bileretan parte hartu eta euren proposamenak egitera gonbidatu nahi ditu Udalak herritarrak, datorren urteko aurrekontuetan herritarren premiek eta iritziek ahalik eta isla gehien izan dezaten eta aurrera begirako planteamendua ere denon artean egiteko.

Animatu eta har ezazu parte!

Zu hemen zaude: Home Albisteak Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen bilerak egin dira jada

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut