Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Denon Artean hastera doa 2015eko aurrekontuak osatzeko

2015eko aurrekontuak prestatzen hasi da Udala eta herritarren ekarpen eta iritziak jasotzeko asmoz, Denon Artean prozesu parte-hartzailea abian jarriko da berriro aurten. Laugarren urtez jarraian, beraz, azpeitiarren dituzten beharrei erantzuten jarraituko du Udalak, izan ere, oinarri berdinekin antolatu da prozesua; gardentasuna, herritarrei kontuen berri ematea eta parte-hartzea. "Herritarren ekarpenak nahi ditugu, ahalik eta gehienak. Horretarako baliabide desberdinak jarri ditugu azpeitiarren eskura; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honeen bidez idatz daiteke edota bileratan parte hartuz.

Honela, aurten egingo diren bilerak honako hauek izango dira:

Azaroaren 6a, osteguna: Matxinbentako auzoko tabernan, 19:00etan.
Arazoaren 10ean, astelehena: Aratz Errekako auzoko tabernan, 19:30ean.
Azaroaren 11n, asteartea: Nuarbeko Sokatirako lokaleaan, 21:00etan.
Azaroaren 12an, asteazkena: Betharram aretoan, 19:00etan. Herritarrekin bilera.
Azaroaren 17an, astelehena: Urrestillako auzoko lokalean, 19:00etan.
Azaroaren 19an, asteazkena: Betharram aretoan, 19:00etan. Herriko eragileekin bilera.
Azaroaren 20an, osteguna: Lasaoko auzoko lokalean, 19:00etan.

"Aurrekontuak osatzeko prozesua 3 iturritatik elikatzen da; Udaleko alderdien ekarpenak, Denon Artean prozesua eta 2015 Plan Estrategikoa, izan ere, beti esan izan dugu eta genuela kajoian gordeta egoteko dokumentua nahi. Bestalde, gure aurrekontuetako proposamena 5 arlotan oinarrituko da: ekonomia aktibatzea, beti ere, krisi ekonomikoaren ondorioak kontuan izanda, herritarren aldeko gizarte politika, Udal zerbitzuak mantentzea, ingurumenari lotutako gaiak lantzea, hondakinen kudeaketarena, esate baterako eta azkenik, herritarrentzat beharrezkoak diren azpiegiturak sortzea eta mantentzea", agertu du Eneko Etxeberria alkateak.

Zu hemen zaude: Home Albisteak Denon Artean hastera doa 2015eko aurrekontuak osatzeko

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut