Layout

Cpanel

ALBISTEAK

2014ko Denon Artean prozesu parte-hartzailea arrakastatsua izan da

denonarteanbalorazioa

Orain bi urte, proba moduan hasitako egitasmo hura egonkortutako errealitate sendo bat da gaur egun. Orain, azpeitiarrek ez lukete ulertuko Udalak herritaren parte-hartzerik gabe kudeatzea, ez eta aurrekontuak herritarren ekarpenik eta kontrasterik gabe osatzea ere. "Horren froga argia da, Udalaren parte hartzeko eskaintzari herritarrek emandako erantzuna. Ekarpen ugari jaso dira aurten ere, 400 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte. Eta guk, Udal Gobernuko gaur egungo kudeatzaileok Azpeitiko Udalak kontutan hartuko ditugu ekarpen horiek aurrekontuak osatzerakoan", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Proiektuen inguruan herritarrek ekonomia eta gizarte beharren betetzearen garrantzia oso inportantea dela berretsi dute. Eta neurri berean, atal konkretuetan ekarpen zehatazk egin dira. Eta jasoak geratu dira.

Egitasmo honetan sakontzeko bi tresna jarriko ditu abian Udalak:

  • Egunerokotasunean parte-hartzea indartu, horretarako herritarren eskaerak hobeto eta azkarrago erantzuteko zerbitzua indartuko dugu barne mailan.
  • Tresna teknologikoak landuko ditugu.

Prozesuaren ikuspegitik

2014ko prozesuan zehar hainbat baliabide eskaini dira herritarren parte-hartzea sustatzeko. Auzo eta arloetako batzarrez gain, etxez etxe banatutako galdetegiak ere izan dira eta berrikuntza moduan, galdetegiak jasotzeko buzoiak ezarri dira auzoetan. "Baliabide berriak eskaintzeak, ekarpen eta iritzi ugari biltzera ekarri gaitu. Heeritar ugari izan dira galdetegien eta buzoien sistemaz baliatuz, euren iritzia eman nahi izan dutenak. Aipatzekoa da gainera, jasotako zenbait ekarpen oso landuak direla. Uste dugu, eskaini diren tresna guztiekin nahi duenak parte hartu ahal izan duela", gaineratu du alkateak.

Azkenik, herritarrek oso modu positiboan baloratu dute prozesua, ehuneko ia ehunak Udalak gardentasunez jokatu duela aipatu baitu. Beraz, 2012an abian jarritako lehen esperientzia pilotua, sendotu eta indartu dela esan daiteke.

2014rako lehentasunak

Gizarte beharrak eta ekonomia dira Udalaren ustez lehentasunak, eta prozesuan zehar jaso denez, herritarrek ere bat egiten dute lehentasunekin. Auzoetan auzo-alkateen irudiak sendotu dira eta auzolanerako borondatea agertu dute hainbat lan egiteko. Arloetan. aldiz, eragileek erakutsitako lanerako borondatea eta prestutasuna dira balorerik garrantzitsuenak. Arloetan jarritako norabidean sakondu eta urrats berriak planteatu dira, beti ere, Udala eta eragileen arteko harremanak sendotuz eta elkarlanri bide emateko borondatearekin.

Zu hemen zaude: Home Albisteak 2014ko Denon Artean prozesu parte-hartzailea arrakastatsua izan da

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut