Layout

Cpanel

ALBISTEAK

DENON ARTEAN-en baitan, galdetegiak banatu eta buzoiak jarriko ditu Udalak herritarren iritziak jasotzeko

DAbuzoiak

Abian da 2014ko aurrekontuak osatzeko prozesua. Aurreko bi urteetan bezala, Denon Artean prozesuaren bidez herritarren iritzi eta ekarpenak bildu nahi dira. Horrela, herritarren beharrei erantzungo dieten aurrekontuak osatu eta Udala herritarren zerbitzura egon dadin lortzeko. Hainbat arlo eta eremutan batzarrak egiten ari gara asteotan, Udalak 2014rako aurreikuspen ekonomikoen berri eman eta urte berrirako dituen proiektuak gardentasunez azaltzen ari gara. Eta bide batez, herriko taldeen ekarpenak bilduz. Herritarren beharrei erantzun nahi bazaie, ezinbestekoa da ordea, herritarren ahotsa kontutan hartzea. Horretarako, batzarrez gain, bestelako bitartekoak ere jarriko ditugu herritarren iritziak jasotzeko.

Helburua ahalik eta herritar gehienen iritziak-beharrak jasotzea izanik, galdetegiak banatzen hasi gara etxez etxe, eta gainera, buzoiak ere jarri dira auzoetan herritarrei bidea errazteko. Buzoiak abenduaren 20 arte egongo dira herriko hainbat auzotan. Udaleko sarreran, liburutegian eta igerilekuan dauden buzoi iraunkorrak berriz, bere horretan jarraituko dute aurrerantzean ere.

Herritar guztiak animatu nahi ditugu beren iritzia ematera. Izan daiteke, arlo edo eremu zehatzei loturikoa, proiektu bat eraikitzeko lehen ideia, edota auzoan konpondu beharrean ikusten diren detaile txikiak... Baina guztiak dira herritarren egunerokoan eragiten dutenak. Eta horregatik dira garrantzitsuak bai azpeitiarrontzat baita Azpeitiko Udalarentzat ere.

Herritarren ekarpenek Azpeitia hobeago bat eraikitzen eta Udalaren kudeaketa eraginkorragoa egiten laguntzen digute. Eta horrela, Udaleko ordezkariok, jasotako ekarpen guztiak aztertu eta lantzeko konpromisoa hartzen dugu.

Animatu eta egin zure ekarpena!

Zu hemen zaude: Home Albisteak DENON ARTEAN-en baitan, galdetegiak banatu eta buzoiak jarriko ditu Udalak herritarren iritziak jasotzeko

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut