Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Parekidetasun bilerak zabalduko ditu Denon Artean 2013ko batzarrak

Emakumeak

Gaur, abenduak 4, Parekidetasuneko bilerarekin hasiko dira Azpeitia Denon Artean 2013ko arloetako batzarrak. Parekidetasuneko bilera 18:30ean izango da Emakume Txokoan, eta gaiarekin interesa duen edonork edota ekarpenak egin nahi dituen edonorentzat zabalik izango dira ateak. Izan ere, krisi ekonomikoak astindu gaituen honetan, Azpeitiko herriak garai zailak bizi ditu. Egoera honetatik ateratzeko, ezinbestekoa da guztiok batera aritzea. Udala, eragile ekonomikoak, taldeak, herritarrak... Azpeitia denon artean eraiki behar dugu.
Diru publikoa arduraz kudeatu eta Udala norabide egokian kudeatzea ezinbestekoa izango da garai hauetan. Horrela, ekonomia sustatzea, enplegua sortzea eta gizarte beharrei erantzunak ematea dira Azpeitiko Udalaren lehentasunak eta herritarren iritzi eta ekarpenak inoiz baino baliotsuak dira. Begiratu hemen arlo eta auzoetako bileren egutegia, eta hartu parte!

Zu hemen zaude: Home Albisteak Parekidetasun bilerak zabalduko ditu Denon Artean 2013ko batzarrak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut