Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Azpeitia Denon Artean 2014 asteartean hasiko da herri kontseiluarekin

DA2014

Azpeitiko Udalak bi urte daramatza herritarren partaidetzarekin aurrekontuak osatzen. Denon Artean prozesua egitasmo arrakastatsua bihurtu da denbora honetan eta 2014ko aurrekontuak osatzeko, Udalak berriro kontatuko du herritarren, taldeen eta eragileen iritzi eta ekarpenekin. Lehenbiziko hitzordua asteartean izango da, azaroak 26, 19:00etan Sanagustin kulturgunean.

"Batzar horretan, Azpeitiko Udalak 2014rako aurreikusten dituen proiektu garrantzitsuenen berri emango da, diru kontuak, balorazioak... Azpeitiak duen arazorik larriena ekonomiari lotuta dator zalantzarik gabe. Egoera zaila bizi du gure herriak eta horregatik, horixe da Udal ordezkarion burukominik handiena ere. Eta horrek, izango du eraginik 2014ko Denon Artean prozesuan, bai prozesuaren formari dagokionean, baita edukiari dagokionean ere", agertu du Eneko Etxeberria alkateak.

Prozesu parte-hartzaileak hiru iturritatik edango du:

  • Plan Estrategikoa Azpeitia 2025
  • Alderdi politikoen ekarpenak
  • Denon Artean prozesua, herritarren proposamenekin

"Udaleko gobernuan hasi giƱenetik ari gara esaten gure erabakiekin ados egotea daudela herritarrak edo ez, baina gardentasuna dela gure oinarria. Udalaetxearen harrizko paretak kristalezkoak nahi ditugula, herritarrak barrura begiratu eta dena ikus dezaketela. Horrez gain, eta kudeaketa ikuspegi batetik, elkarlana izango dela gure marka esan genuen, herritarrekin elkarlana eta eragileekin elkarlana, herriko taldeekin", gaineratu du Etxeberriak.

Modu honetan, hainbat pauso eman dira azken urteotan:

  • Lehendik abian ziren arloetako mahaiak indartu dira, baita berriak sortu ere; Mahai Soziala eta Alde Zaharreko Mahaia esaterako.
  • Auzoetako batzordeak sortu eta auzo alkateak aukeratuta auzotarrekiko distantziak murriztu dira.
  • Ordenantza bidez, parte-hartzea ofizialki arautu da.
  • Baina, zalantzarik gabe, aurrekontuak herritarren parte-hartzearekin osatzeko Denon Artean prozesua izan da esperientziarik emankorrena.

Eta orain, 2014ko Denon Artean prozesuaren baitan, ahalegin berri bat egin nahi dugu herritarrek dituzten behar horiek jasotzeko. Horretarako, iritziak etajasotzeko galdetegiak banatuko dira etxez etxe, eta gutunontzi bereziak jarriko dira auzoetan. Gainera, webgune honetan ekarpenak ere egin ahalko dira.

Horregatik eta horretarako, herritarrei 2014ko Denon Artean prozesuan parte hartzeko dei berezia egin nahi diegu. Denon artean Azpeitia hobeago bat eraikitzeko.

Zu hemen zaude: Home Albisteak Azpeitia Denon Artean 2014 asteartean hasiko da herri kontseiluarekin

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut