Layout

Cpanel

ALBISTEAK

270 azpeitiar inguruk hartu dute auzoetako batzarretan

balorazioauzoena

Azpeitia denon artean prozesuaren baitan, azken asteetan auzoetako batzarrak egiten ibili da Udala. Aurrekontuetarako herritarren iritziak biltzea da prozesu honen helburua. Horrela, auzoetako batzarrak amaituta prozesuaren lehen balorazioa egin dute ordezkariek:

  • Lehenik eta behin, batzarretan parte hartu duten 270 herritar ingururi eskerrak eman nahi dizkiogu, beraien ekarpenekin Azpeitia hobeago bat eraikitzen laguntzeagatik.
  • Oro har, batzarretan izandako giro ona eta jarrera parte hartzaileari esker, Udalak 2013rako ekarpen ugari bildu ditu. Guztiak ere, herritarren eguneroko beharrei lotuak.
  • Batzarretan parte hartzearen ereduan sakontzeko nahia eta borondatea ikusi da. Adibidez: Loiolan auzo alkatearen beharra azaldu da edota auzolanerako hainbat proposamen jaso dira.
  • Batzarretan parte hartu dutenek, batzarren inguruko balorazio positiboa egin dute. Eta hori pozgarria da Udalarentzat.


Aurreko urtean lehen esperientzia moduan abiatutako ekimena, aurten egonkortu eta sakontzen doala esan dezakegu. Bide horretan, oraindik ere aukera gehiago izango dira herritarrek beren ekarpenak egin ditzaten:

  • Arloetako batzarrak gaur (urtarrilak 30) hasi eta otsailaren 9a bitartean egingo dira. Batzar hauetan, eremu bakoitzeko gaien inguruan sakondu eta urte osorako bide orria zehazteko baliatu nahi dira.
  • Datozen egunetan, galdetegi bat banatuko da etxez etxe herritarren parte hartzea errazteko. Udalaren aldetik galdetegiak bete eta horretarako egokituko diren buzoietan uztea eskatzen dugu. Buzoiak, udaleko sarreran, liburutegian, polikiroldegian, Urrestilako auzoko buzoian eta igerilekuan jarriko dira.
  • Udalaren web-gunean ere egokitzapenak egin dira prozesua gardentasunez jarraitu eta bertatik ekarpenak egin ahal izateko. Nahi duenak aukera hori ere balia dezake beraz.
Zu hemen zaude: Home Albisteak 270 azpeitiar inguruk hartu dute auzoetako batzarretan

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut