Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Herritarrek euren proposamenak egiteko aplikazio berria ezarri du Udalak

2013ko aurrekontuak osatzeari ekin dio Azpeitiko Udalak eta gaur egun bizi ditugun garai zailak ikusirik, herritarren partaidetza eta proposamenak garrantzitsutzat jotzen dira. Horrela, auzoz-auzo bilerak egiten hasi da dagoeneko Udal Gobernua, eta hauek amaitzean, arloetako batzarrei ekingo zaie. Modu honetan, bileretara joaten diren herritarrek euren auzoari buruzko proposamenak luzatzeko aukera izan dute, baina batzarretara jan ezin dutenentzat bestelako bideak egokitu nahi izan ditu Udalak. Batetik, www.denonartean.net webgunea egokitu da jada.

Bertan, Udal Gobernuaren helburua, parte-hartze ordenantza edota bileren egutegia jakiteaz gain, proposamen zehatzak emateko aukera eskainiko da "proposamenak" atalaren barruan. Gainera, 2012ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren balantzea kontsultatu eta 2013koaren jarraipena egitea ahalbidetzen da. Azpeitiko Udalak webgune berria erabiltzera animatu nahi ditu herritarrak.

Zu hemen zaude: Home Albisteak Herritarrek euren proposamenak egiteko aplikazio berria ezarri du Udalak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut