Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Gardentasuna eta elkarlana oinarritzat hartuta, Udalak Denon Artean prozesua jarriko du abian.

denonartean13

Azpeitiak bizi dituen garai zail hauetan, Udalak egin beharreko inbertsioak herritarrekin adostea garrantzitsutzat jotzen du Azpeitiko Udalak, horregatik, Azpeitia Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesua berriro abian jarriko da. "Hasieratik esan genuen herritarrak ezin direla bozka ematera bakarrik mugatu, partaidetza ere izan behar dute", agertu du Eneko Etxeberria alkateak. Horrela, "gardentasuna eta elkarlana" oinarri izango dituen ekimena abiatuko da astelehenean, urtarrilak 14.

Aurrekontuen prozesua bi adar nagusitan banatuko da. Batetik, Udaletik bideratuko dena. Bertan bi ardatz nagusi izango dira: udaleko batzordeetan alderdi politikoek egingo dituzten proposamenak batetik, eta udal langileek egingo dituztenak, bestetik. Beste adar nagusia herritarrena da. Herritarrek zuzenean hartu ahal izango dute parte auzoka eta arloka egingo diren batzarren bidez. Gainera, buzoiak ezarriko dira herrian eta webgune honetan ere atal berezi bat eskegiko da herritarrek euren proposamenak utz ditzaten.

Iazko prozesua "oso positibotzat" baloratu du Udalak: "Azpeitikoa inguruko lehenengo aurrekontu parte-hartzaileen prozesua izan zen, eta harro egotekoa da. Herritarren parte hartzea handia izan zen, 700 pertsonetik gorakoa. Horrelakorik ez da egon beste herrietan. Udaletxeko hormak gardenak izatea nahi dugu, kanpotik barruko guztia ikus dezaten azpeitiarrek. Erabakiekin ados egon daitezke edo ez, zer eta nola egiten dugun jakin behar dute. Azalpenak zor ditugu", gaineratu zuen alkateak. Modu honetan, iazko prozesua oinarri hartu eta autokritika eginez, herritarren beharrak entzun eta hutsuneak betetzen saiatuko da Udala batzarretan eta era berean, 2013ko aurrekontuen irizpide nagusiak zeintzuk diren azalduko ditu.

Iruzkinak  

 
#1 Ramón Goenaga 2013-01-28 13:52
Euskalerria kalean, haurtzaindegiko atari aurrean dagoen lur sailarekin zer asmo dezuten jakin nahi nuke.
Orain dagoen egoera ez da batere egokia, zeren lokatzez, eta goizeko ordu txikietako kamioi zaratez aspertuta gaude auzokideok.
Obretako zabortegi bezela ere zari zarri erabiltzen du kontratisten batek, eta arrotzen duen hautsa indezentea da. Barrakeroen hotel eta komun publiko gisa ere erabiltzen da hainbat festetan, inoren zaintzarik gabe.
Inguruko belarra behar denean moztea ere zaintzea komeni da, ez orain bezela amazonia bihurtuz hainbat garaitan.
Kamioien aparkaleku jarraitu behar badu, egokitu, gutxienez asfaltatuz.
Nere proposamena: zelai berdea prestatu, bere zuhaitz, komun eta eserlekuz osatuz, Kontu izan egunero haur eta gurasoak inguruan egon eta pasiatzen direla.
 
Zu hemen zaude: Home Albisteak Gardentasuna eta elkarlana oinarritzat hartuta, Udalak Denon Artean prozesua jarriko du abian.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut