Asteazkenean, martxoak 6, egin zuen Azpeitiko Udalak 2013ko aurrekontuen inguruko Herri Kontseilua. Azpeitiarrek beren interesa agertu zuten Udal kontuekin eta Sanagustin kulturgunea bete zuten. Eneko Etxeberria alkateak eta Leire Etxaniz eta Aritz Epelde zinegotziek aurtengo Denon Artean prozesuaren balorazioa eta 2013ko aurrekontuen ildo nagusiak agertu zituzten. Aurtengorako udal aurrekontua oraindik "itxi gabe" dagoela azaldu zuen alkateak, baina mahai gainean dutenen proposamenaren arabera 15.964.180 eurokoa da. Hori iazkoarekin alderatuz gero, %2,11 gutxiago da. "Orain, diru gutxiagorekin, gauzak egiteko ahalmena erakutsi behar dugu", agertu zuen Etxeberriak.
2013ko aurrekontuen ildo nagusiak