Layout

Cpanel

denon artean logo

ALBISTEAK

Azpeitiarrek 225 proposamen eta ekarpen egin dituzte 2015eko aurrekontuetarako

2015eko aurrekontuak osatzeko prozesua abian jarri zuen Udalak azaroan. Honela, asmoak eta helburuak herritarrei agertzeko 7 bilera egin dira; orokorra, auzoekin eta eragileekin. Era berean, herritarren ekarpen eta iritziak jasotzea garrantzitsua da Udal Gobernuarentzat eta baliabide desberdinak jarri dira azpeitiarren eskura euren ekarpenak egin ahal izateko; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honen bidez edota bileratan parte hartu ahal izan da. Eta jasotako ekarpenak ugariak izan dira, 225 guztira. "Proposamen horiek banan bana aztertzen ari gara, eta guztiak hartuko ditugu kontutan aurrekontuak osatzeko orduan", agertu du Udal Gobernuak. Hona hemen herritarrek egindako ekarpen guztien zerrenda.

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen bilerak egin dira jada

denonarteanherritar

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan, aurreneko bilerak egin ditu jada Udalak. Honela, Matxinbenta, Aratz Erreka eta Nuarbe auzoetan egin dira bilerak dagoeneko, eta herritarrekin beste bilera zabal bat ere bai, asteazkenean, Betharram aretoan. Orain arte egindako bileretan 60 herritar baino gehiagorekin hitz egin du udalak, eta haiek egindako proposamenak jaso ditu.

Denon Artean hastera doa 2015eko aurrekontuak osatzeko

2015eko aurrekontuak prestatzen hasi da Udala eta herritarren ekarpen eta iritziak jasotzeko asmoz, Denon Artean prozesu parte-hartzailea abian jarriko da berriro aurten. Laugarren urtez jarraian, beraz, azpeitiarren dituzten beharrei erantzuten jarraituko du Udalak, izan ere, oinarri berdinekin antolatu da prozesua; gardentasuna, herritarrei kontuen berri ematea eta parte-hartzea. "Herritarren ekarpenak nahi ditugu, ahalik eta gehienak. Horretarako baliabide desberdinak jarri ditugu azpeitiarren eskura; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honeen bidez idatz daiteke edota bileratan parte hartuz.

Honela, aurten egingo diren bilerak honako hauek izango dira:

2014ko Denon Artean prozesu parte-hartzailea arrakastatsua izan da

denonarteanbalorazioa

Orain bi urte, proba moduan hasitako egitasmo hura egonkortutako errealitate sendo bat da gaur egun. Orain, azpeitiarrek ez lukete ulertuko Udalak herritaren parte-hartzerik gabe kudeatzea, ez eta aurrekontuak herritarren ekarpenik eta kontrasterik gabe osatzea ere. "Horren froga argia da, Udalaren parte hartzeko eskaintzari herritarrek emandako erantzuna. Ekarpen ugari jaso dira aurten ere, 400 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte. Eta guk, Udal Gobernuko gaur egungo kudeatzaileok Azpeitiko Udalak kontutan hartuko ditugu ekarpen horiek aurrekontuak osatzerakoan", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Zu hemen zaude: Home

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut