Layout

Cpanel

denon artean logo

ALBISTEAK

2013ko aurrekontuen oinarri nagusiak agertu ditu Udalak

HERRIKONTSEILU13

 

Asteazkenean, martxoak 6, egin zuen Azpeitiko Udalak 2013ko aurrekontuen inguruko Herri Kontseilua. Azpeitiarrek beren interesa agertu zuten Udal kontuekin eta Sanagustin kulturgunea bete zuten. Eneko Etxeberria alkateak eta Leire Etxaniz eta Aritz Epelde zinegotziek aurtengo Denon Artean prozesuaren balorazioa eta 2013ko aurrekontuen ildo nagusiak agertu zituzten. Aurtengorako udal aurrekontua oraindik "itxi gabe" dagoela azaldu zuen alkateak, baina mahai gainean dutenen proposamenaren arabera 15.964.180 eurokoa da. Hori iazkoarekin alderatuz gero, %2,11 gutxiago da. "Orain, diru gutxiagorekin, gauzak egiteko ahalmena erakutsi behar dugu", agertu zuen Etxeberriak.

2013ko aurrekontuen ildo nagusiak

Azpeitia Denon Artean 2013ko Herri Kontseilua martxoaren 6an egingo da

herrikontseiludeia

Ekarpen kopurua handia izan denez, azterketa lanak luzatzea ekarri du, ondorioz otsailak 20rako aurreikusita zegoen herri-kontseiluaren atzerapena behartu du, hori dela-eta martxoak 6, Sanagustin kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan egingo da Herri Kontseilua. Herritarrei bertan parte hartzera deitzen die Udal Gobernuak. Udal Gobernuak Denon Artean 2013 prozesuaren balorazio orokorra egin zuen. Horrela Leire Etxaniz zinegotziak azpimarratu duenez, "2013ko Denon Arteanen diseinuan parte-hartzea indartzeko hainbat berrikuntza egin ditugu, bi nabarmentzearren: Udal langileen parte-hartzea eta herritarren parte-hartzea galdetegi bitartez dira".

270 azpeitiar inguruk hartu dute auzoetako batzarretan

balorazioauzoena

Azpeitia denon artean prozesuaren baitan, azken asteetan auzoetako batzarrak egiten ibili da Udala. Aurrekontuetarako herritarren iritziak biltzea da prozesu honen helburua. Horrela, auzoetako batzarrak amaituta prozesuaren lehen balorazioa egin dute ordezkariek:

  • Lehenik eta behin, batzarretan parte hartu duten 270 herritar ingururi eskerrak eman nahi dizkiogu, beraien ekarpenekin Azpeitia hobeago bat eraikitzen laguntzeagatik.
  • Oro har, batzarretan izandako giro ona eta jarrera parte hartzaileari esker, Udalak 2013rako ekarpen ugari bildu ditu. Guztiak ere, herritarren eguneroko beharrei lotuak.
  • Batzarretan parte hartzearen ereduan sakontzeko nahia eta borondatea ikusi da. Adibidez: Loiolan auzo alkatearen beharra azaldu da edota auzolanerako hainbat proposamen jaso dira.
  • Batzarretan parte hartu dutenek, batzarren inguruko balorazio positiboa egin dute. Eta hori pozgarria da Udalarentzat.

Herritarrek euren proposamenak egiteko aplikazio berria ezarri du Udalak

2013ko aurrekontuak osatzeari ekin dio Azpeitiko Udalak eta gaur egun bizi ditugun garai zailak ikusirik, herritarren partaidetza eta proposamenak garrantzitsutzat jotzen dira. Horrela, auzoz-auzo bilerak egiten hasi da dagoeneko Udal Gobernua, eta hauek amaitzean, arloetako batzarrei ekingo zaie. Modu honetan, bileretara joaten diren herritarrek euren auzoari buruzko proposamenak luzatzeko aukera izan dute, baina batzarretara jan ezin dutenentzat bestelako bideak egokitu nahi izan ditu Udalak. Batetik, www.denonartean.net webgunea egokitu da jada.

Zu hemen zaude: Home

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut